1-
Fatxadak konpondu eta eraberritzeko laguntzak ematea arautzen duen
Agintaraua. Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean 2000-01-27an, 17. zk.,
1053 or. argitaratua.
- -
Norentzat: Herrigunean dauden etxebizitzen Jabekide Elkarteak.
- -
Eskariak aurkezteko epea: Urtearen lehenengo hiru hilabeteak.
- -
Dirulaguntzen zenbatekoa:
-
-
Eraberritzeko Plan Berezian (hemendik aurrera, E.P.B.) zaharberritze
zientifikotzat jotako ondasun higiezinak: ez da inolako koefizienterik
zehaztu, eta ez da baztertzen hitzarmen partikularrak egitea.
-
- E.P.B.an zaharberritze kontserbadoretzat jotako ondasun
higiezinentzat:
Aurrekontuaren %25a (BEZ barne).
-
- E.P.B.aren eremuan sartuak dauden gainerako ondasun
higiezinentzat:
aurrekontuaren %22,5 (BEZ barne).
-
- E.P.B.aren eremuan sartua gabe dauden gainerako ondasun
higiezinentzat:
aurrekontuaren %12,5 (BEZ barne).
- -
Dirulaguntzaren ordainketa lana bukatzen denean egingo da, udalaren
Teknikariak oniritzia eman ondoren.
- -
Laguntzak eraikinaren fatxada guztiak zaharberritzeko emango dira,
mehelinak barne, eta ezingo da laguntzarik eskatu fatxadaren zati
bat zaharberritzeko (esate baterako, fatxada nagusia eraberritzeko,
atzeko partea eraberritu gabe utzita) baldin eta fatxadetakoren
baten egoerak, berritu berria delako-edo, justifikatuko ez balu,
behintzat, hura eraberritu gabe uztea.
2-
Herri-guneko etxebizitza-erakinetan atera daitezkeen termiten aurkako
tratamendurako laguntzak ematea. Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean,
2001-04-11n, 72. zk., 7244 orrialdean argitaratua.
- -
Norentzat: Herrigunean dauden etxebizitzen Jabekide Elkarteak.
-
- Eskariak aurkezteko epea: Urtearen lehenengo hiru hilabeteak.
- -
Dirulaguntzen zenbatekoa
- -
Aurrekontuaren %30a (BEZ barne).
- -
Dirulaguntzaren ordainketa tratamendua amaitutakoan egingo
da, udal teknikariak oniritzia eman ondoren.
-
- Eraikina tratatzeko dirulaguntzarik ez da emango, inolaz
ere, tratamendu beharra duten eraikin parte guztietan ez bada
egiten tratamendu hori.
|
|
|