Abarketatxo Ludoteka Gazte Informazioa Agenda Cultural Agenda 21 Udaletik
Udala >> Udal Antolaketa >> Azkoitia Lantzen >> Eraberritze-Lanak

ERABERRITZE-LANAK


Azkoitia Lantzenen bidez ematen dira Eusko Jaurlaritzak etxebizitzak eraberritzeko edota bigarren eskuko etxebizitzak erosteko eskaintzen dituen laguntzen berri eta haiek tramitatu ere egiten dira.
2002-2003 urtean, eraberritze-lanetarako 127 espediente amaitu dira guztira eta bigarren eskuko etxebizitza erosteko dirulaguntzak eskatzeko 17 espediente.

Hala Birgaitze Integratuko Arearako (Kale Nagusia, Aizkibel, Iriarte Margolaria, Aingeru kaleko hainbat etxebizitza) nola area horretatik kanpo dauden etxebizitzetarako Eusko Jaurlaritzak ematen dituen dirulaguntzak honako hauek dira:

Eraikin batean guztien jabetzako elementuak Eraberritzeko denean, babes daitekeen aurrekontuaren %5eko dirulaguntza emango zaio Jabekide Elkarteari zuzenean, beti ere eraikinaren egitura edo eraikuntza egokitzeko lanak direnean, etxebizitzetako bizigarritasun-baldintzak egokitzeko, edota etxebizitzak eta haien irisbideak ezinduen baldintzetara egokitzeko indarrean den legediak jasotzen duenari egokitzekoak direnean. Dirulaguntza %10era igoko da birgaitze integratua baldin bada.

Hala Jabekide Elkarte guztiak nola jabekide bakoitzak bakarka egindako lanetan, lan horiek birgaitzeko babestutako jarduera gisa hartzen badira (lanengatik ordaindu beharreko zenbatekoa etxebizitzaren metro karratu erabilgarriak 15,90625 zenbakiaz biderkatzetik ateratzen den kopurua baino handiagoa izan behar du):

1.- PFEZaren aitorpenean zerga-onurak lor daitezke.
2.- Itzuli beharrik gabeko dirulaguntza, dirusarrera haztatuak 21.000 euro baino txikiagoak baldin badira.
3.- Mailegu kualifikatua, dirusarrera haztatuak 33.000 euro baino txikiagoak baldin badira.

Eusko Jaurlaritzak emandako Administrazio Ebazpenaren jakinarazpena jaso ondoren hasi beharko dira lanak.

-------------------- - Azkoitia Lantzen - ---------------------

  -----------------------------------------------------------------------------------------------------