Abarketatxo Ludoteka Gazte Informazioa Agenda Cultural Agenda 21 Udaletik
Udala >> Udal Antolaketa >> Azkoitia Lantzen >> 2. Eskuko Etxebizitzetarako Dirulaguntzak

2. ESKUKO ETXEBIZITZETARAKO DIRULAGUNTZAK

Bigarren eskuko etxebizitza bat erosteagatik eman daitezkeen dirulaguntzak lortzeko, baldintza batzuk bete behar dira:

Gehienez 33.055,67 euroko diru sarrerak izan.

Ez izatea etxebizitzarik jabetzan, jabetza soilean, azalera-eskubidean edo gozamenean.

Tasazio balioa eta salmenta prezioa gehienez 1.985 euro/m² erabilgarriko, eta gehienezko salneurria 162.275 euro.

Birgaitze Integratuko Areetan (BIA) edo familia ugaria osatzen duten eskatzaileetan, gehienezko prezioa 210.355 eurokoa izango da.

Etxebizitzekin lotutako eraikin osagarrietan, hala salmenta prezioak nola tasazio-balioak ezingo du izan 536 euro/m²koa baino handiagoa.

Erabilitako etxebizitza libreen azalera erabilgarriak ezingo di izan 90 m² erabilgarri baino handiagoa. Familia ugarien kasuan edota BIAetan daudenetan etxebizitzaren azalera erabilgarria 120 m² artekoa izan daiteke.

Erabilitako etxebizitza libreak erosteko dirulaguntzak jaso badira, ezin izango zaizkio besteri eskualdatu 10 urte igaro baino lehen, salerosketarako eskritura publikoa gauzatzen den egunetik kontatzen hasita, Administrazioari itzuli gabe jaso den laguntza hori eta legez dagokion interesa.

-------------------- - Azkoitia Lantzen - ---------------------

----------------------------------------------------------------------------------------------------------