Abarketatxo Ludoteka Gazte Informazioa Agenda Cultural Agenda 21 Udaletik
Jakingarriak >> Laguntzak / Dirulaguntza >> Kontuhartzailetza

KONTUHARTZAILETZA

  • Ehuneko 95 a arteko hobaria interes bereziko edota udal-utilitatekotzat jotzen diren eraikuntza, instalazio edo obrentzat, aitorpen hori justifikatuko duten inguruabar sozial, kultural, historiko-artistiko edota enplegua sustatzekoak gertatzen badira. Aitorpen hori egitea Udalbatza Osoari dagokio eta haren kideen gehiengo sinplearen aldeko erabakiz hartuko da, subjektu pasiboak aurrez hala eskatu ondoren.
  • Azkoitiko baserrietan egindako eraikuntzek, instalazioek eta obrek %95eko hobaria izando dute, baita baserri-eraikin berriek eta nekazaritza eta abeltzaintzako jarduerei laguntzeko egindako eraikinek ere.
  • %95eko hobaria aplikatuko zaie bizitegi- eraikinetako teilatuak eta fatxadak berritzeko lanei.
  • % 95eko hobaria aplikatuko zaie multzo monumentaleko denda txikietan egiten diren obrei.
  • % 95eko hobaria izango dute Urola Erdiko Industrialdea sozietateak, erlijio-konfesioek, eta Eusko Jaurlaritzak, etxebizitza sozialak eraikitzeko.
  • % 60ko aplikatuko zaie ezintasunak dituzten pertsonen irisgarritasun eta bizigarritasun-baldintzak hobetzen dituzten eraikuntza-lan, instalazio eta obrei.
  • Birgaitze integratu lanetan% 90eko salbuespena aitortzeko jarraitu beharreko prozedura, Eusko Jaurlaritzan horren eskumena duen sailak halakotzat aitortzen zituen lanetan.
  • %50eko hobaria aplikatuko zaie eguzki- energiaren aprobetxamendu termikoa edo elektrikoa egiteko sistemak erabiltzen dituzten eraikuntza, instalazio eta obrei. Hobari hori aplikatzeko, ezinbestekoa da beroa sortzeko instalazioek Administrazio eskudunaren homologazioa izando duten kolektoreak izatea.
  • Zerga-tasa % 2koa izango da, Eusko Jaurlaritzak babes ofizialeko etxebizitzak egiten baditu.

-------------------- - Laguntza / Dirulaguntzara - ---------------------