Abarketatxo Ludoteka Gazte Informazioa Agenda Cultural Agenda 21 Udaletik
KULTUR AGENDA>> Hileko Kultur Agenda

KULTUR AGENDA

Kultur agenda HILEKO KULTUR AGENDA

UZTAILA

2008/08/09

Donostiako 69. Musika Hamabostaldiak Jorge Oteizaren 100. urteurrena ospatuko du, horretarako Hamabostaldi ibiltariaren barneko egitarauan hiru kontzertu antolatu ditu: abuztuak 5 Altzuzan, abuztuak 9 Azkoitian eta abuztuak 27 Arantzazun.

Azkoitikoa JORGE OTEIZA FRONTOIETAN izango da 19:30ean honako egitarauarekin:

- “Hormak urtu”: Xabier Erkiziak zuzendu eta diseinaturiko, estruktura

arkitektonikoak eta musikagintza elkartzen dituen ikuskizuna;

- Javier Pérez de Azpeitia piano jolearen kontzertua .

Jorge Oteizak oso gustoko zituen Schönberg, Stravinsky, Ravel eta Aita Donostiaren musika-lanak esakainiko ditu.


2008/08/14,15,16,17,18

2008ko ANDRAMAIXEK
ABUZTUAren 14tik 18ra
FESTEN EGITARAUA

14, OSTEGUNA

11:45 Udal Pleno Aretoan Karitasko Tonbolako Kideei eta Munibe Arkeologi Elkarteari omenaldia.

12:00 Herriko Musika Bandak “Ondo pasau Andramaixek” jotzen duen bitartean, kanpai hotsez lagundurik, Herriko Alkateak jaiei hasera emango dien suziria botako du. Jarraian Musika Bandaren, Parrokiko Abesbatzaren eta Iraurgi Abesbatzaren laguntzaz, herritar guztiok, On Anastasio Albisuren letra eta Miguel Maria Azpiazuren musika duen “AZKOITIA” kantatuko dugu. Ondoren Musika Bandaren eta Txalkor Txistulari Taldearen Kalejira.

12:15 Eltziegoko Dultzaineroek “Kandido” konposaketa eskainiko dute ondoren, Erraldoi eta Buruhandiekin kalejira.

17:00 Txerloiko Futbol Zelaian “XII. Jabier Sagarzazu Saria”, Anaitasuna – Lagun Onak

18:00  Herriko Enparantzan “Kuko, Truko eta Bolenwaider” haurrentzat ekitaldia.

20:00 Eliza Nagusian, Ignacio Busca Sagastizabalen “Salbea” (7 ahotsetara) eta Aita Nemesio Otañoren “Ave Maria” (5 ahotsetara) abestuko dira.

 22:30 Herriko Enparantzan, Abiba Diskojaia

15, OSTIRALA

9:30 Eltziegoko Dultzaineroen kalejira.

Goizeko 10:00etan: Herriko Musika Bandaren kalejira.

Goizeko 10:50etan: Udalbatzari Eliza Nagusira lagunduz Herriko Musika Bandak, Txistularien laguntzaz, “Alkate Soinua” joko du.
Elizan, Meza Nagusian, Parrokiko Abesbatzak eta Iraurgi Abesbatzak Miguel Mari Azpiazuren “Eta pakea lurrean “ abestuko dute, 5 ahots mistotara

Organista: Jose Luis Franzesena jauna
                                   Zuzendaria: Inazio Alberdi jauna

Eguerdiko 11:30etan: Dultzaineroen laguntzaz, Erraldoi eta Buruhaundien
 kalejira.

Eguerdiko 1:00ean: Herriko Musika Bandak eta Txalkor txistulari taldeak ondorengo kontzertua eskeiniko dute:

Musika Bandak (Zuzendaria: Inazio Alberdi jauna)

            “La gracia de Dios”                          Pasodoble                            R. Roig                                                                               

            “Fra Díavolo"                                                Obertura                                Auberi

            “La Venta de los gatos”                  Intermedio                            J. Serrano

Txalkor Txistulari Taldeak

            “Antzinako Minuetoa”                                                                                 Luis Aranburu

           “ Axiri “                                                                                              Gorka Zabaleta

            Musika Bandak (Zuzendaria: Inazio Alberdi jauna)

 

            “Estampas Vascas"                                    a) Introduccion y contrapas           R. A. de Santiago

                                                               b) Allegro no mucho

                                                               c) Andante y Allegro gracioso

 

Arratsaldeko 4:00etatik aurrera: Herriko Enparantzan, Umeentzako Parkea, Gazteluak, e.a. eta kaleetan zehar “Txu-Txu” trena.

Arratsaldeko 5:30etan: Gurea  pilotalekuan egungo pilotari onenekin, pilota partiduak.

 

Arratsaldeko 7:00tan: “Les Enfants” kale ikuskizuna

Arratseko 8:00etan: Eltziegoko Dultzaineroen kalejira.

Gaueko 10:00etan : Heriko Enparantzan  Akerbeltz  taldearekin dantzaldia

Gaueko 11:00etan: Bastarrikaldetik, Pirotecnia  Zaragona etxearen eskutik  suzko erroberak.

 

16, LARUNBATA

Goizeko 9:30etan: Eltziegoko Dultzaineroen kalejira.

Goizeko 10:00etan: Herriko Musika Bandaren kalejira.

Goizeko 10:50etan:Udalbatzari Eliza Nagusira lagunduz, Txalkor Txistulari Taldeak “Alkate Soinua “ joko du
 Eliza Nagusian, herritar erlijioso eta lekaimeak partaide direla, Meza Nagusia, Parrokiko Abesbatzak  Miguel Mª Azpiazuren “Misa Brevis” abestuko du lau ahotsetara.

Organista: Jose Luis Franzesena jauna
                                                           Zuzendaria: Inazio Alberdi jauna

Goizeko 11:30etan: Dultzaineroen laguntzaz, Erraldoi eta Buruhaundien kalejira.

Eguerdiko 12:15etan: Herriko Enparantzan, Umore-Ona Elkarteak antolaturik, Ohizko Aurreskua.

Eguerdiko 1:00ean: Herriko Musika Bandak eta Eltziegoko Dultzaineroek ondorengo kontzertua eskeiniko digute:

Musika Bandak (Zuzendaria: Inazio Alberdi jauna)

            “Italia”                                                 Marcha                                  Sam Rydberg

“Overture Español”                          Obertura                                John Higgins

            "Gladiator”                                         Tema de pelicula                Hans Zimmer y Lisa Gerrard

Dultzaineroek
           
“Sonata nº 13”                                                                                  Julian Romano

“Maite”                                                                                              Pablo Sorozabal

Musika Bandak (Zuzendaria: Inazio Alberdi jauna)

            “Shirim"                                             Rapsodía                              Piet Swerts

Arratsaldeko 4:00etan: Balda Plazan, Umeentzako Parkea.

Arratsaldeko 6:30etan:  “Pixie and Dixie Band” kale ikuskizuna

Arratsaldeko 7:30etan: Azkoitiko Gaiteroen kalejira

Gaueko 11:00etan: Bastarrikaldetik, Pirotecnia Zaragozana etxearen eskutik suzko erroberak.

Gaueko 11:30etan: Herriko Enparantzan Ken Zazpi taldearen kontzertua


17, IGANDEA

Goizeko 9:30etan: Plaza Berrin, herriko ganadu erakusketa.

Goizeko 9:30etan: Herriko Dultzainero eta Trikitilarien kalejira.

Goizeko 9:00etatik 10:00etara: Azkoitiko Kultur Elkarteak eraturiko “XXVII. Inazio Iriarte Margo Lehiaketa”ko seilatzea egingo da Udaletxean. Bukatutako lanak, berriz, eguerdiko 2:00etatik 3:00ak bitartean jasoko dira Torre-Zuri Erakustokian.

Eguerdiko 11:30etan: Txistularien laguntzaz, Erraldoi eta Buruhaundien kalejira.

Eguerdiko 12:30etan: Eliza Nagusian, Jubilatuen Meza.

Eguerdiko 12:30etan: Herriko Enparantzan, Herri Kirol Jaialdia.
                                               Harrijasotzaileak: Goenatxo II, Goenatxo III, Elosu Korta, Eizmendi
                                               Aizkolariak: Mugertza-Flores-Biurri-Azurmendi

Eguerdiko 2:30etan: Jubilatuen anaiarteko bazkaria, Loiolako Kiruri Jatetxean.
   Omenduak izango dira:
 
Dominga  Alberdi Arzuaga
Francisca Albisu Ayerdi
Manuela Azpitarte Zubizarreta
Carmen Campos Loinaz
Angel Crucelegi Arocena
Felicitas Cuende Larrañaga
Juana Echaniz Echaniz
Flora Echave Eguibar
Josefa Elduayen Badiola
Maria Gurruchaga Segurola
Maria Idigoras Aguirrezabalzategi
Sebastiana Juaristi Astigarraga
Pilar Larrañaga Corta
Teofilo De la Torre Velasco
Petra Uria Ascasibar
Manuela Vazquez Rodriguez
Rufina Zulaica Malaxechebarria
Maria Juaristi Ansola
Felisa Echave Eguibar
Josefa Antonia Ansola Arzuaga

Arratsaldeko 5:00etan: Jokin Ormaetxea Txirrindulari elkarteak antolatuta, Balda Plazatik irten da, “Martitterako igoera” nahi duten guztientzat. Izen ematea Balda plazan.

Arratsaldeko 6:00etan: Balda Plazan,  Dantzari Bikote TXIKIEN lehiaketa.

Arratsaldeko 7:30etan: Torre-Zuri Erakustokian, “Inazio Iriarte XXVII. Margo Lehiaketa”ren sari banaketa. (Aurkeztutako lanak ikusgai egongo dira bertan, irailaren 7ra  arte).

Gaueko 10:00etan: Herriko Probalekuan, "IV. Andra Mari Idi Dema Saria":                                 
           
Gaueko 10:30etan: Herriko Enparantzan Kupela taldearekin dantzaldia .

Gaueko 12:00etan: Herriko Enparantzan, suzko zezena


18, ASTELEHENA

Goizeko 11:00etan: Plaza Baldan Atletismo saioa, ondoren “IX. Andramaixetako Milia”. Antolatzaile Xeye Atletismo Taldea.

Eguerdiko 1:00etan:  Sama Siku fanfarearekin kalejira.

Arratsaldeko 2:30etan: Giro bikaineko bazkari herrikoi jendetsua, Herriko Enparantzan

Arratsaldeko 6:30etan: Plaza Berrin, zezenak.

Arratsaldeko 7:30etan:  Sama Siku fanfarearekin kalejira.

Gaueko 10:00etan: Herriko Probalekuan, "IV. Andra Mari Idi Dema Saria"
                                              
Gaueko 10:00etan: Herriko Enparantzan Egan taldearekin dantzaldia

2008/08/30,31

Martitte auzoko festak