GIB: Helb.: Bizenta Mogel, 6 ; P.K: 20720 Azkoitia; Telf: 943 02 60 27 ; Faxa: 943 02 60 25
GIB  >> Zer da Gazte Informazio Bulegoa (GIB)?

GAZTE INFORMAZIO BULEGOA (GIB).

Udalaren zerbitzu hau hiretzako espreski eginda zagon/zagok. Bertan hire interes eta beharren araberako informazio osoa, garbia, zehatza, gaurkotua eta inpartziala lortuko dun/duk, gaia edozein dela ere: lana, bekak, bidaiak, txartelak, festak, elkartrukeak, Europa, ikastaroak, etab.

Astero Azkoitian zein Gipuzkoako edozein herritan hiretzat antolatutakoaz informazioa jaso nahi badun/baduk egin hadi harpidedun!!!

Galderak edota kontsultak posta elektronikoz egin nahi baditun/badituk, berriz, SAKATU HEMENTXE.

Gaztetxoa bahaiz, ekintza ugari egiteko aukera aurkituko dun/duk bertan. Hire proposamenak ekarri eta elkarrekin antolatuko ditinagu/ditiagu, edota nola egin jakinaraziko dinagu/diagu. ERNE!


Hi haiz Gazte Informazio Bulegoa.
Zerbitzua hobetu eta
hire ekarpenak jasotzeko...

PASA HADI GURETIK!!!


BIZENTA MOGEL, 6 behea.
TFNO. ZK.: 943.026.027.
FAX ZK.: 943.026.025.
E-POSTA: gib@euskalnet.net

---------- GIB --------
GAZTE INFORMAZIO BULEGOA (GIB)