San
Martingo ermitak, interes handiko hainbat ondare-balio ditu. Erakusketa
iraunkor baten bidez, Azkoitiko hiribilduaren sorrera-prozesuan izandako
gertakari garrantzitsuak irudikatzen dira; eta bertako zorupean gordetako
hondakin arkeologikoen bidez, eskualdearen Historiaurrearen inguruan
gure garaiaren lehen milurtekoari dagozkion informazio zaharragoak ezagutzeko
aukera dago.
Erakusketa
iraunkor honekin batera, eta Azpeitiko Ingurugiro Etxearekin dagoen
lankidetzari esker, ingurumen-mailako beste erakusketa bat ere eskaintzen
da. Haurrei zuzendutako erakusketa honek, gero eta mundu garatuagoan
bizitza osasungarria izateko berme bakar gisa ingurune naturala zaintzeak duen
premiari erantzuten dio. |
|