Abarketatxo Ludoteka Gazte Informazioa Agenda Cultural Agenda 21 Udaletik
Azkoitia >> Ekonomia >> Industriarako Lurzorua

INDUSTRIARAKO LURZORUA


Azkoitia izan da Industrialdeak egitasmoan sartzen aurrenetakoa eta egitasmo horrek dakartzan abantailak beste inork baino hobeto bereganatzen jakin izan du.
Industriarako lurrari lehentasuna ematearen alde egin da eta emaitzek garbi agertzen dute egindako apostu horrek zernolako ondorioak eman dituen.

27.000 m², moduluka antolatzeko moduko pabilioiak, 39 enpresa jadanik lanean (horietatik erdiak baino gehiago sortu berriak) eta sortu diren 400 lanpostutik gora, horiek dira lortutakoaren lekukorik egokienak.

Garai batean ia sektore bakarrera mugatua zegoen industria-jarduera gaur egun zabaldu egin da beste hainbat sektoretara ere eta hor ditugu emaitzak: bero-tratamendua, galdaragintza, mekanizaketa-lanak, metalaren eta aluminioaren arozgintza, industria-automatizazioak, galbanizatu-tratamenduak. Hauekin batera, zerbitzu arloko enpresak ere sortu dira gurean: gozogintza industriala, argazkigintza, paperaren manipulatua, informatika-tresnak eta abar.

Bestalde, Juin Industrialdean dauden 11.200 m² baino gehiago gaur egun erabat beteak daude.

Horrez gain, Basarte poligonoan dagoen industrialdean 10.000 m²tik gora industria-lur sortu dira, enpresa txiki eta ertainak egiten ari ziren eskariei erantzuteko.

Adierazi berri dugun guztiaren ondorioz, guztira 50.000 m² sortu dira egitasmo honen bidetik 15 urtera iristen ez den epean, 10.000 biztanle baino zertxobait gehiago dituen herri batean.

Elgoibar aldera doan bidearen bidez A-8 autopistarekin duen loturari esker, industriak jartzeko aukera oso erakargarria da.

ARGIBIDEAK:

Tel.: 943 72 47 66
Faxa: 943 85 19 40

Industriaren jarduera: Azkoitia industriari lotutako herria da funtsean eta altzairua egin eta eraldatzearekin zerikusia duten enpresak dira nagusi (hau da, fundizioak eta altzairutegiak), makina-erraminta eta ekipo mekanikoak egiten diharduen sektore garrantzitsuarekin batera. Neurri apalagoan, badira elikadura arloan, zurgintzan eta arte grafikoetan aritzen diren enpresak ere. Hauek horrela, nagusiki bigarren sektorean diharduen biztanleria du eta herrian lantegi txikia eta ertaina da nagusi. Bestalde, zerbitzuen sektorea ere indartzen ari da, batik bat merkataritza arlokoa. Abelazkuntzan eta nekazaritzan diharduten herritarren kopurua beste sektoreetakoa baino txikiagoa da eta baserrietan kokatzen da, sarritan nekazaritza eta industriako jarduera elkartuz. 1997. urteko ehunekoak aztertuz gero, herritarren %2k dihardu lehenengo sektorean, %60k bigarren sektorean eta %32k hirugarren sektorean. Langabezian, berriz, biztanleria aktiboaren %8a dago.

 

Komunikazio ezin hobeak
------------------------------------


A-8 autopistara irteera Elgoibarren (5 minutu) eta Arroan (15 minutu).
Donostiatik 30 minutura.
Bilbotik 40 minutura.
Vitoria-Gasteizetik 50 minutura.
Frantziatik 45 minutura.
Pasaiatik 50 minutura.
Bost aireportu inguruan, 100 km. baino gutxiagora.

-----------------------------------------------------------------------------------------------------