Abarketatxo Ludoteka Gazte Informazioa Agenda Cultural Agenda 21 Udaletik
Azkoitia >> Historia

HISTORIA

Carta Magna


Herria sortu aurretik bazen lurralde honetan entitate bat, Iraurgi bailara izenekoa, Iruñeako Gotzaitegiaren menpe zegoena, bi erlijio-guneren inguruan ardaztua: batetik, Baldako Andre Mariaren inguruan ardaztua, gerora Azkoitia sortuko zuena eta Soreasuko Sebastianen ingurukoa, bestea, Azpeitia sortuko zuena.

Azkoitiko herria bi aldiz sortu zen. Aurrena, 1324. urtean, Alfonso XIak sorrera-karta eman zionean; orduan Iraurgiko San Martin izena eman zitzaion. Bigarren aldiz 1331. urtean, herritarrek beraiek eskatuta. Oraingo honetan Iraurgiko Miranda izena jaso zuen. Luzaroan, Probintziako Korrejidorea, bere epaitegiarekin, eta Diputazioa elkartzen ziren lau herri nagusietako bat izan zen Azkoitia.

XVIII. mendean gertatu zen Azkoitiaren historian gertatu den unerik garrantzitsuenetakoa: 1736. urtean Euskal Herriaren Adiskideen Elkartea sortu zen (Real Sociedad Bascongada de Amigos del País), beste hainbat Herri Adiskideen Elkarteren sorrera izan zena.

 
-----------------------------------------------------------------------------------------------------