ANDRAMAIXEK
(Ikusi
Argazkien Txokoa)
Azkoitiko
herri-jaiak abuztuaren 15aren, Andre Mariaren jasokunde egunaren,
inguruan ardazten dira. Festa hauek, gure artean, “Andramaixek”
izenaz dira ezagunak eta festarako, ondo pasatzeko, familiarekin eta
lagunekin bat egiteko 5 egun izan ohi dira, gutxi gorabehera. Uda
aldiko jaiak dira, beraz, eta jendeak kalean egiten du festa eta jaia.
Jai horien
hasera ofiziala abuztuaren 14an izanten da, egun handiaren bezperan,
“Andramaixek” hasi direla adierazten duen suziria botatzen
denean. Suziria botatzeko uneetan Herriko Musika Bandak “Ondo
Pasau Andramaixek” doinua jotzen du, haiekin batera elizetako
kanpaiak ere dilin-dalan, doinu alaian ari direla.
Abuztuaren
15ean, goizean, Udalbatza Osoa parrokiara joan ohi da, Meza Nagusia
entzutera. Udaletxetik Elizara bitartean, Udalbatzarekin batera Musika
Banda eta Txistulari taldea joan ohi dira, “Alkate Soinua”
joaz. Bezperan, arratsaldez, abestu ohi den Salbea ere oso une berezia
izaten da. Herriko pilotalekuan jokatzen diren pilota partidak ere
oso interesgarriak izan ohi dira.
Festa
hauetan ez dira faltako txiki eta handientzako eskaintzak: jolasak,
musika, kirolak, lehiaketa eta txapelketak... eta, guztiaren gainetik,
alaitasun handia guztiontzat. Ezin ahaztu hilaren 18an egin ohi den
herri-bazkaria, paella oinarri duela.