| Betearazpen-fase
hauetan, zumardian balio anitzeko hainbat espazio jarri nahi dira;
hauek hain zuzen ere:
1.- 40 x 20 m-ko plaza bat, zaindariaren jaietan barrakak eta
zaldiko-maldikoak jartzeko.
2.- Haurrentzako
jolas-gune bat, egonleku-eremuan, eta horren inguruan landare-mailak
eta iturri bat jarriko dira.
3.- Hainbat
jarduera soziokultural egiteko kiosko bat eraikiko da. Kiosko
hori plazaren eta haurren jolas-gunearen arteko lotura-eremua
izango da. Kioskoaren behealdeko gunean kafetegi bat jarriko da,
ekialderantz begira, eta horrela, haurren jolas-guneari bizia
emango dio.
Bigarren fase honetan, bi zirkulazio-bideak amaituko dira, Juin
Txikiko errotondaraino; horiek espaloi perimetralak izango dituzte
eta lehenengo fasean egindako bidegorria (liburutegi ingurukoa)
Malak-Calderón tartearekin lotuko due.
III. FASEA:
eremu bat, 110 m luze eta 24 m zabal. Trenbidearen Zumardiko azkenengo
bi etxe-blokeen parean egingo da, eta bertan, berdegune bat egiteko
asmoa dago, eta hainbat espezietako landareak landatuko dira.
|