| Irisbide
horrek espaloi zabala izango du Ibai Ondo kaletik, Olinpia etxearen
eta argazkian agertzen den etxearen artetik San Martin mendiskaren
magaleraino. Han enparantza zabal bat egingo da eta bertan igogailua
eta eskilara berriak.
Horretarako
gaur egun San Martinera iristeko dauden eskilara zaharrak eta
garaje txikia (argazkian ikus daitezkeenak) bota egingo dira eta
trenbidearen mailaraino jaitsiko dira. Igogailuak 17 metro izango
ditu altuan eta ekipamendu soziokultural berrirako sarbideak izango
ditu lehenengo bi solairuetan eta azkenengo solairua, berriz,
San Martinera iritsiko da, Balda kaletik.
|