Abarketatxo Ludoteka Gazte Informazioa Agenda Cultural Agenda 21 Udaletik
Azkoitia Bizirik >> Proiektuak>> Santa Kutz kalerako sarbide espaloia

 

Santa Kutz kalerako sarbide espaloia

Proiektuaren helburua oinezkoen espaloia egitea da, Santa Kutzeko bidegurutzetik hasi eta komentura sartzeko bidearekiko paralelo; gainera, gaur egungo bidegurutzea ere egokitu nahi da. Leku horretan, ikuspena urria da gaur egon: batetik, zenbait bide hantxe gurutzatzen direlako, eta, bestetik, sestra aldaketa handia delako. Horregatik, poriektu honekin sestra aldaketa egokitu nahi da, ikuspena eta segurtasuna hobetzeko, bai oinezkoentzat bai gidarientzat.

Santa Kutzeko bidegurutzean, gaur egun, sestra aldaketa oso handia da: bi sestrek %8ko aldapa dute gutxi gorabehera, eta bidegurutzea bera da punturik garaiena, gainera. 3 bide gurutzatzen dira bertan, baina Santa Kutzeko komentura doana da aldapa handiena duena (%13koa). Proiektuaren helburua, beraz, espaloia egitea izango da, baina eta proiektatutako sestra aldatzea ere, baina gaur egungo aldapa maila gehiegi aldatu gabe.

Proiektuak honako lan hauek barne hartzen ditu:

1.- Sestra egokitzeko lanei ekitea eta Santa Kutzeko bidegurutzea atontzea. Lanek sestra aldaketak eragiten duen eremu osoa hartuko dute; alegia, bide zoru berria eta eremu horretako espaloi zatiak egingo dira, bai eta beharrezkoak ikusten diren fabrika lanak ere.

2.- San Jose egoitzarekiko paralelo, Santa Kutzera sartzeko espaloiarekin lotu arteko espaloia egingo da, eta dagokion fabrika lana.

3.- Santa Kutz auzora joateko bidea egokitzeko lanak egingo dira, eta espaloia Santa Kutz komentuaren sarreraraino luzatukoda.

AURREKONTUA: 642.089,02€

PROIEKTUAREN EGILEA: Ingenieria ASMATU

 

------------------ Proiektuak ----------------------