| Planoan
ikus daitekeen moduan, ibiltokia errepidearen ondoan hasiko da,
Azkoititik Zumarraga aldera dagoen lehenengo jatetxearen ondoan,
eta bigarren etxearen ondoren ibaiaren beste aldera pasako da,
oinezkoentzako pasabide baten bidez. Ibaiaren alde horretatik
egingo du aurrera, Kamineroaren etxearen eta Pilotalekuaren aurretik
eta Aizpurutxoko gunearen kanpoaldean dagoen zubian amaituko da.
Elizaren aurrean ere egingo da oinezkoentzako pasabide bat, ibiltokia
bestaldeko ibaiertzarekin lotzeko.
Ibiltokiaz
gain, iristeko bidea eta zubia bera handitzeko asmoa ere bada,
planoan urdinez ikus daitekeen moduan.
Ibiltokiak
2 metroko zabalera izango du eta zubiak irisgarritasun neurriak
beteko ditu (eskilararik gabe).
|
|