Egin
nahi diren lanen proposamenaren ondorioz, lau urrats edo faseak
burutzen direnean, herriaren erdigunea hartuko duen ibilbide-sare
bat sortzeko aukera emango du. Egitasmoan sartu diren kaleen
artean Kale Nagusia, Aizkibel, Aingeru kalea, Julio Urkijo eta
Izarraitz ditugu.
Horrela,
herriaren eguneroko funtzioamenduan oso garrantzitsuak diren
eraikin askotarako irisgarritasuna bermatua geratuko da. Eraikin
horien artean ditugu Udaletxea edota kultura eginkizunetara
bideratutako hainbat eraikin (Kultur Etxea, Baztartxo Antzokia,
Aizkibel Liburutegia eta Musika Eskola) edota hezkuntza eta
kirol jardueretara bideratuak. Era berean, autobus geltokien
erabilera ere bermatuko da.
Azkoitian
garrantzia duen arazo bat da San Martin eta Izarraitz auzoetara
iristeko edota haietatik herriaren erdigunearekin lotura izateko
dagoen zailtasuna. Egitasmoan alde horretatik inolako proposamenik
aurreikusi ez bada ere, komeniko litzateke aztertzea baliabide
mekanikoen aldetik (igogailua, eskilara mekanikoak...) eta,
hain zuzen ere, hori da egin dena Floreaga eta San Martingo
proiektuak aurkeztu direnean, Eusko Jaurlaritzak bultzatutako
IZARTUZ programaren baitan.
|
 |
Proposatu
diren lanek, sarri askotan, inbertsio oso handia eskatzen dute eta
irtenbide tekniko oso garrantzitsuak, hala nola gaur egun zabalera
txikiegia duten espaloiak zabaltzea edota bide-zati bat plataforma
edo norabide bakarreko bihurtzea. Lan hauek eragin handia dute herriaren
bideetan egin beharreko lanetarako plangintzaren aurrekontuan, bai
eta herri-gunearen beraren egituraketan ere, eta beraz, Egitasmoan
aurreikusia dago haiei tratamendu zehatzagoa ematea.
Interbentzio-lanen
artean, azpimarragarria da, besteak beste, Kale Nagusian Estrada eta
Balda Plaza arteko bide-zatia norabide bakarreko bihurtzea, kalearen
zabalerak ez baitu ematen trafikoa kendu gabe espaloiak zabaltzeko
aukerarik. Kontuan izan beharrekoa da, era berean, egokitu beharreko
oinezkoen pasabide kopurua, batik bat Kale Nagusian eat Julio Urkijo,
Klara Donea eta Aingeru Kaleetan.
Taulan ikus daitekeenez,
bada lan ildo bat besteen gainetik nabarmentzen dena, oinezkoentzako
pasabideena, hain zuzen ere, Egitasmoko lanen aurrekontuaren %49a
hartzen baitu eta eragin oso handia baitu herriaren bideetan egin
beharreko lanen aurrekontuan.
Beste
interbentzio-lan garrantzitsua da plataforma bakarra egitearena, %24arekin,
herri-bideak egokitzeko aurrekontuetan esanahi berezi baitu.
