Joan den
abenduaren 11n Udalbatza Osoak egin zuen bilkuran onartu zen
Azkoitiko herrirako irisgarritasun plana. Plan edo egitasmo
horrek hainbat urte iraungo du eta aldaketak ekarriko ditu kale,
udal eraikin, garraio eta herriko guneetara. Hori guztia, Azkoitia
irisgarriagoa izan dadin herritarrentzat eta, batik bat, beharrik
handiena dutenentzat.
Irisgarritasun
plana epe luzeko proiektua dugu eta berau aurrera eramateko
aurreneko erabakia bost urteko plana prestatzea izan da. Gainera,
plan hau lau ataletan banatu da eta atal bakoitzari denbora
bat dagokio. Udala aurten hasi da aurreneko atalari ekiten eta
horretarako 256.937,57 € aurreikusi ditu. Ondoren atal
bakoitzaren epea, burutuko diren lanak, eta aurrekontua azalduko
dira.
1.
ATALA
Aurten
hasi eta bi urteko iraupena du atal honek. Denbora honetan lan
hauek egingo dira: Kale Nagusia egokitu, Musika Eskolako sarrerak
konpondu, liburutegian igogailua jarri, Udaletxeko senalizazioa
berritu eta autobus geltokia eta erreserbatutako aparkalekuak
egokitu.
Aurrekontua: 256.973,57 €
2. ATALA
2006an ekingo
zaio bigarren atal honi eta urtebeteko epea izango du. Denbora
honetan herriko gune hauek egokituko dira: Aizkibel kalea, Balda
plaza, Estrada kalea, Ignazio Iriarte margolaria kalea, Kale
Nagusiko beste zati bat, Eliz atariko zubia, Jesusen Bihotz
Agurgarriaren plaza, Udaletxeko komunak, Gurea pilotalekuko
komunak, Zubi Aurre kiroldegiko komunak, Kultur etxeko eta jubilatuen
komunak, I.M.I.ko sarrera, Iraurgi Lantzeneko sarrera, San Jose
egoitzako sarrera eta Musika Eskolako komunak
Aurrekontua:
255.647,31 €
3. ATALA
2007an burutuko
diren lanei dagokion atala da eta bertan berritu eta egokituko
diren guneak hauek dira: Ibai Ondo kalea, Ikurrrinaren plaza,
Izarraitz kalea, Klara Donea kalea, Julio Urkixoko zubia, Herriko
Enparantza, Musika Eskolako parkea, Aizkibel liburutegiko komunak,
Kultur etxeko eta Jubilatuen gunea, Baztartxo antzokia, Iraurgi
Lantzeneko komunak eta Udaletxea.
Aurrekontua:
239.538,44 €
4.
ATALA
2008an gauzatuko
da plan honen azkeneko atala. Oraingo honetan herriko kale eta
eraikuntza hauek hobetuko dira: Aingeru kalea, Bizkargi kalea,
Julio Urkixo kalea, Kale Nagusia, Anbulatorioko zubia, Aizkibel
liburutegia (gelditzen dena), I.M.I. (gelditzen dena), Gurea
pilotalekua, Zubi Aurre polikiroldegia (gelditzen dena) eta
San Jose egoitzaren komunak.
Aurrekontua:
247.978,91 €
Behin lau
ataletan banatutako lehenengo Egitasmoa burututakoan, bigarren
irisgarritasun-planerako proposatutako lan eta egokitzapenak
gauzatu ahal izango dira. Egitasmo berri honek beste hainbat
lan-interbentzio izango lituzke, Lehenengo irisgarritasun-plan
honetan egin beharreko lanak bukatu ondoren egitekoak.
Lehenengo
irisgarritasun-plan edo egitasmo hau 5 urtean egingo da.
|