HERRI-BIDEAK
Ondorengo urratsak” atalerako utzi diren kalerik nagusienak
Nemesio Otaño, Izarraitz, Izpiritu Deuna, Bedazar, Auzmendi,
Atxabaleta eta Aizkibel kaleak dira.
Egingo diren
lanen artean, azpimarratu beharrekoak dira eraberritu beharreko
oinezkoentzako pasabideak, bereziki Atxabaleta, Izpiritu Deuna,
Bedazar, Ubaiar eta Ugarterako irisbideetan, eta laguntzarako
eskubandak jartzea %6tik gorako pendientea duten kale-zatietan,
bereziki kale hauetan: Atxabaleta, Izpiritu Deuna, Bedazar,
Nemesio Otaño, Izarraitz eta Aizkibel
UDAL
ERAIKINAK
Eraikin hauek Lau Urterako Egitasmoaren ondorengo urrats edo
faseetan sartzea erabaki da. Izan ere, herriaren barruan interes
handiko eraikinak izan arren, herriaren eguneroko bizitzan hain
ohizkoak ez diren oinarrizko zerbitzuak eskaintzen dituzte edota,
nolabait ere, ematen duten zerbitzua beste eraikin batek eskaintzen
du zona berean eta azken hau sartu da Egitasmoaren lau urrats
edo faseetakoren batean. San Martingo Elizatxoa eta ingurua,
Hilerria, Floreaga Ikastetxea, Parrokiara irisbideak, Futbol
zelaia eta abar. |
 |