Abarketatxo Ludoteka Gazte Informazioa Agenda Cultural Agenda 21 Udaletik
Azkoitia Bizirik >> Irisgarritasun Plana >> Gaur Egungo Egoeraren Azterketa >> Garraioa

GARRAIOA

AZKOITIAn ez dago udalaren jabetzako edota honek kudeatutako garraiobiderik eta, beraz, egitasmoan ez da jaso garraiobideen azterlanik, zehatz-mehatz. Egin den azterlanak jasotzen ditu, baina, herri-gunean diren autobus-geltokiak eta mugikortasun-arazoak dituzten pertsonentzat gordeak dauden aparkalekuak.

Irizpide hau kontuan izanik, atal honetan aztertu dira, batetik, autobus-lineetako elementu estatikoak (markesinak eta geltokietako posteak) eta, bestetik, behar bereziak dituztenentzat bereziki gordetako aparkalekuen seinalizazioa eta neurriak.

Herri-gunearen barruan kokatuak dauden garraio-elementu guztien gaineko datuak jaso dira, hau da, autobus geltokien eta bereziki gordetako aparkalekuen gainekoak, eta guztira garraioko 36 elementurenak jaso dira.

Azpimarratu behar da AZKOITIAn diren bi geltokik bazituztela geltoki-posteak. Aurkitu diren arazorik nagusienak dira geltokietan egokitutako seinalizaziorik eza eta, markesinen barruan, egokitutako eserlekurik eza.

Mugikortasun arazoak dituzten pertsonentzat gaur egun AZKOITIAn dauden aparkalekuek zenbaitetan ez dute irisgarritasunaren berri ematen duen nazioarteko ikurraren seinalerik eta, beraz, zaila da aparkaleku horiek non dauden jakitea.

Zenbaitetan espaloi-ertzak ez daude beheratuak aparkalekura iristeko, eta gainera aparkalekua bera ere ez dago oinezkoentzako pasabide baten ondoan eta, sarri askotan, aparkaleku horien neurriak ez dira behar adinakoak.

-------------------- - Irisgarritasun Plana - ---------------------