1.-
Gela edo dependentzia guztiak egokitzea teknikoki ezinezko baldin
bada, egunero erabiltzen diren edota herritarrei irekitako zerbitzuren
bat ematen den areto eta gelak egokitzea proposatzen da.
2.- Azken hau
ezinezko balitz, herritarrei arreta emateko zerbitzuak dituzten
areto eta gela hauek irisgarritasun baldintzak betetzen dituzten
aretoetara edota egokitzeko aukera ematen dutenetara eramatea proposatzen
da.
3.- Areto bat
bera ere ezingo balitz egokitu, edota egokitutako komunik ezin baldin
bada egin, eraikinean ematen den zerbitzua irisgarritasun baldintzak
betetzen dituen beste eraikin batean jartzea proposatzen da.
4.-
Eraikinera iristeko bideek ez badira irisgarritasun baldintzetan
sartzen, eta gainera egokitzea ezinezko baldin bada, eraikinaren
erabilera aldatu eta han dagoen zerbitzua irisgarritasuna bermatzen
duen beste eraikin batean jartzea proposatzen da.