Abarketatxo Ludoteka Gazte Informazioa Agenda Cultural Agenda 21 Udaletik
Azkoitia Bizirik >> Irisgarritasun Plana >> Gaur Egungo Egoeraren Azterketa >> Herriaren Bideak

HERRIAREN BIDEAK

AZKOITIKO herri-bideen azterketaren barruan, eta herri-elementuei dagokienez, 28 herri-elementu mota aztertu dira (txorko edo alkorkeak, 178 unitate; eserlekuak, 36 unit.; mutiloi edo bolardoak, 113 unit.; oinezkoen pasabideak, 163 unit.; espaloiak, 422 m2; eskilarak, 100 m2...); guztira, beraz, 890 unitate.

Metodologia: Herri-elementu batek irisgarritasun-baldintzak betetzen al dituen erabakitzeko orduan bi parametro hartu ohi dira kontuan: kokalekua eta diseinua. Bi alderdi hauen konbinazioak adieraziko digu irisgarritasun aldetik zein eragin duen eta elementu horietan egin beharreko interbentzioaren berri.

AZKOITIAN irisgarritasunaren aldetik aurkitu diren arazoen artean oinezkoen pasabideena da nabariena, herri-bideen irisgarritasun mailan duen eraginagatik. Zenbaitetan espaloi-ertzak ez daude beheratuak eta zenbait bidegurutzetan ez dago oinezkoentzako pasabiderik.

Irisgarritasun arloan aurkitu den beste arazo garrantzitsuetako bat izan da oinezkoen ibilirako jarria dagoen pasabide librea betetzeko adinako zabalerarik ez dutela espaloiek. Arazo honi, sarri askotan, hainbat elementu bertan egotea erantsi behar zaio: herri-altzariak, halanola farolak, zuhaitzak, trafiko-seinaleak edo paperontziak, pasabidearen zabalera hori are gehiago murrizten dutenak; ondorioz, zenbaitetan kostu handiko lan-interbentzioak egin behar dira, asumitzen errazak ez direnak.

Ondoren aurkezten den taulan adieraziak datoz irisgarritasunaren aldetik, eta duten kolakekua kontuan izanda, egin den azterketaren emaitza orokorrak. Taula honetan jasoak datoz zuzendu beharreko herri-elementuak eta haietan egin behar diren lanak.


Gaizki kokatuak dauden elementuak
Unidades
Txorkoak (Alkorkeak)
78 unit.
Eserlekuak
36 unit.
Barandillak
20 unit.
Sute-ahoak
5 unit.
Mutiloiak (Bolardoak)
80 unit.
Posta-buzoiak
2 unit.
Telefono-kabinak
3 unit.
Lur gaineko edukinontziak
12 unit.
Farolak
116 unit.
Iturriak
5 unit.
Loreontziak
9 unit.
Markesinak
2 unit.
Paperontziak
45 unit.
Lurrera konexioa duten posteak
2 unit.
Autobus geltokiko posteak
1 unit.
Lurrera konexiorik ez duten posteak
2 unit.
Soinurik gabeko semaforoak
1 unit.
Informazio-seinaleak
6 unit.
Trafiko seinaleak
51 unit.
Guztira
476 unit.


Irisgarritasuna zehazteko kontuan hartu den beste oinarrizko alderdi bat diseinuarena izan da. Ildo honetatik, AZKOITIAN aurki ditzakegun herri-altzarien tipologia ezberdinen azterketa eta balorazioa egin da.

Azkenik, adierazi behar da Herri-bideetan egin den azterketan hainbat gabezia ikusi direla, halanola eskubanda eta barandilarik eza pendiente handia duten bide-zati, arrapala eta eskilaretan. Honek, araudia ez betetzeaz gain, segurtasun-arazoak sor dakizkieke pertsonei. Beste adibideetako bat da ibilibide eta pasabideetan ez dagoela adierazteko zoladurarik edota seinalizazio-zerrendarik eta honek kalte handia sortzen dio pertsona-talde handiari, pertsona itsuei, esate baterako.

Eskilaretan zerrenda latzik eza
329 unit.
Babeserako barandilarik eza
31 m.
Seinale-zerrendarik eza
263 m.
Eskubandarik eza
258 m.
Pasabidean adierazte-zoladurarik eza
9 m2
Sarexka linealik eza
538 m
Oinezkoentzako pasabiderik eza
115 unit.
-------------------- - Irisgarritasun Plana - ---------------------