| 1.-
PROIEKTUAREN HELBURUA
Proiektuaren
helburua biribilgune berri bat egitea da, AU35 eta AU56 (Trenbidearen
Zumardia) unitateen garapenak eragindako zirkulazio bideratzeko,
bai eta areako zirkulazioa ere.
Biribilgune
berriaren proiektuan, kontuan hartu dira arearen garapenerako
pentsatuta dauden azpeiegiturak eta dagoeneko daudenak, dagokien
planoetan jasotzen denez.
Proiektuan,
Juin Haundirako eta Azkoitiko Tanatoriorako sarreraren aldaketa
ere ageri da, biribilgunearen sarrera-irteera egokitzeko asmoz.
AU56 arearen garapenean egindako galtzada zatia mantendu egingo
da, Juin Torrearako bidean , eta horma bat eraikiko da horretarako.
Proiektu
honen 1. Eranskinean jasotzen da biribilgunean tranbia jartzeko
aukera, biriblguneak eragindako ondorioak kontuan hartuz. Proiektua
garatu bitartean, inplantazioa ikerketa fasean dago. |