Abarketatxo Ludoteka Gazte Informazioa Agenda Cultural Agenda 21 Udaletik
Azkoitia Bizirik >> Egiten ari garen Obrak >> Oteiza Frontoiak

OTEIZA FRONTOIAK

Fase honetan sei frontoi esperimental eraikiko dira eta frontoi horiek sei euskal lurraldeak irudikatuko dituzte, baita jokorako eta frontoirako tradizioa ere. Jorge Oteiza eskultore gipuzkoarra omentzea da kontua, izane ere, Oteizak harreman estua zuen Azkoitiarekin, eta bi urte dira hil zela. Jorge Oteizak sei gune edo espazio bereizten ditu frontoi barruan , hala idatzi zuen Miguel Pelayo Orozcoren "Pelota, Pelotari, Frontón" liburuari egindako hitzaurrean. Frontoiak eraikitzeko ideia, beraz, sei gune edo espazio horiei forma ematearren sortu zen.

Araba frontoia eraikitzeko Lapurdiren kanpoaldeko horma erabiliko da eta eliza baten kontrahormen artean dagoen frontoi bati egiten dio erreferentzia. Bizkaia frontoi luze batek irudikatuko du, eta palaz nahiz xisteraz jokatu ahal izango da bertan. Gipuzkoa, berriz, herriko plazako arkupe tradizionalak irudikatuko du. Papurdi irudikatzeko trinketa eraikiko da, Nafarroa frontoi motza izando da eta Zuberoa plaza librea, azken hau erreboteko gunearen barruan egongo da.

Fase honetan gune mugakidea eraikiko da, frontoiaren erabiltzaileek aisialdirako gune zabala izan dezaten. Lorategi moduko gune berdeak ere egindo dira, baita aparkalekua ere.

Euskal kirola den pilota zabaltzea eta sustatzea da egitasmo honen helburu nagusia, kirola eta kultura uztartuta betiere, Carlos López Ceballos arkitektoak eta Anton Mendizabala eskultoreak dira egileak.

-------------------- -Egiten ari garen Obrak - ---------------------