“Azkoitiko
Bidegorri Sarea”ren azterlanak sare hori hainbat zati edo ataletan
banatzen zuen, Udalak, bere lehentasunen arabera, proposatutako zatiak
egin zitzan.
Bidegorriaren
lehenengo eta bigarren faseak Txiki-golfean hasten dira eta saihesbidearen
zubipean, Juin Industrialdean, bukatzen.
Aurten
emango zaio hasera sarearen hirugarren faseari. Lan horietan bidegorri
horri jarraipena emango zaio eta Juin Berri poligonoaren atzeko alde
guztia igaroko da, Julio Urkijoko zubira iritsi arte (Malac enpresatik
Calderón-era arte).
Horrela,
laster batean bidegorria izango dugu Txiki Golf-etik hasi eta Julio
Urkijoko zubiraino, 2,5 metro zabaleko bide edo pista izango duena,
bizikletentzako, balizatua eta oinezkoentzako pasabide-guneak adierazita.
- Aurrekontua:
83.418,11 €.
- Lanak egingo dituen etxea: Manuel Etxaide
- Arkitektua: Javier Puldain Huarte.