Handitze
obrak egin aurretik Egoitzak 50 plaza zituen, beharko liratekeenak
baino 16 plaza gutxiago. Horrez gain, zerbitzuari erabilera egokia
emateak eskatzen zigun bere buruaz baliatzeko gai diren erabiltzaileei
ere zabaltzea zerbitzu hori, irisgarritasun fisiko eta soziala hobetuz,
eta beharrezko den gizarteratzea handituz eta horrek esan nahi du
kanpoko espazioetan ere parte hartu behar zela.
Hau
guztia kontuan hartuta, banakako 18 logela eta bi pertsonarentzako
6 apartamentu prestatu dira, besteren laguntza-behar txikia duten
pertsona balidoentzat eta honela banatuko dira:
- Kristaldun
elementu bat, handitze-lan berrien topagunea egituratzen duena.
Komunikazio atalaren gunea eta behe-solairuko eta lehen solairuko
zerbitzuak daude bertan. Lorategira irteera zuzena duen egongela
edo areto bat ere badago. Honen gainean, lehenengo solairuan, terraza-solariuma
dago.
- Egoitza
eta apartamentu eraikin berria, hiru solairutan banatua.
-
Behe-solairuan, lorategiaren ondoan, erabilera anitzetarako
gunea dago, ofizio eta jangela zerbitzu eta guzti. Bestaldean,
banakako sei logela daude, bainugela eta guzti.
-
Lehenengo solairuan, banakako 12 logela, bainu eta guzti. Goitik
beherako bao edo hutsarteak, balkonadaren gainean.
-
Bigarren solairuan, bi lagunentzako 6 apartamentu, erdiko pasabidera
begira. Bestibulua, egongela-jangela eta sukaldea, bi lagunentzako
logela eta bainu egokitua dituzte. Goitik beherako bao edo hutsarteak,
balkonadaren gainean.
- Aurrekontua: 2.090.084,30 €, Eguneko Zentroaren
aurrekontua barne dela.
- Lanak egingo dituen etxea: Antzibar S. A.
- Arkitektua: Pedro Fernández, arkitektua
eta honen taldeko J. J. Zunda eta Bakarne Iturrioz.
|



|