Abarketatxo Ludoteka Gazte Informazioa Agenda Cultural Agenda 21 Udaletik
Azkoitia Bizirik >> Bukatutako Obrak >> Muntegieta baserrira irisbidea. Itxoiteko erreia

Muntegieta Baserrira Irisbidea

Muntegieta baserri aldera joateko zubira eta Aizpurutxoko hilerrira iristeko bideak arrisku handiak ditu Azkoitia-Aizpurutxo bidean dabiltzan autoentzat.

Azkoititik Aizpurutxo aldera datozen ibilgailuek Muntegietako zubira sartu nahi badute kurba itxi baten ondoren gelditu egin behar dute, errepidea pasatzeko (argazkietan ikus daitekeen moduan) eta honek arrisku handia dakarkie ibilgailu horietan doazen pertsonei, atzetik datozen ibilgailuak kurbatik itsu-itsuan aterako baitira, aurrean auto bat geldituta dagoela ohartu gabe.

Hori dela eta, Azkoitiko Udalak eta Foru Aldundiak hitzarmen bat egin dute, zubira sartzeko itxoiteko errei edo karril bat egiteko eta beste bat zubitik datozen autoak zirkulaziora atera ahal izan daitezen, Aizpurutxo aldera.

Horrela, Azkoitiko Udalak erosi egin ditu leku hori handitzeko beharrezko diren lurrak, 1.654,30 m2 inguru, eta Foru Aldundiak laster batean egingo ditu lanak.

- Aurrekontua, gutxi gorabehera: 266.156,80 €.
- Enpresa: Azkoitiko Udala eta Gipuzkoako Foru Aldundia
.

Lehen
Orain
-------------------- - Bukatutako Obrak - ---------------------