Abarketatxo Ludoteka Gazte Informazioa Agenda Cultural Agenda 21 Udaletik
Azkoitia Bizirik >> Bukatutako Obrak >> Liburutegia Handitzea

Liburutegia Handitzea

Modu irregularrean zizelkaturiko kutxa batek barne hartuko du liburutegi berriaren handitzea. Trenbide-trabesezko larruazal sendoak gogora ekartzen du eraikinaren gaur egungo historia, ia-ia trenbidea desegin eta trabes zaharrak geltokiaren ondoan pilatu izan balira bezala. Proposatzen dugun handitzearen objektu- edo kutxa-itxurari esker, ez du zertan lehiatu lehendik baden arkitekturarekin. Era berean, bukatu gabeko objektu-izaera duenez, are gehiago balioesten du oraingo eraikina.

Handitzearen helburua Aizkibel liburutegia trenaren bulebarraren hasieraren inguruarekin lotzea da.

Proposatutako handitzea bat-batean sartzen da ondoko plazan; beraz, modulu bat mugatzea proposatzen da, eta diseinua oraingo diseinuaren arabera errematatzea. Eraikinaren inguruan libre geratzen den espazioan, batetik, lorategi estalgarri bat egitea proposatzen dugu, liburutegiko eraikina inguratuko duena, eraikina parkean integratzeko; eta bestetik, zenbait aldaketa egitea zoladuretan, handitzearen geometria irregularra bulebarraren geometriara egokitzeko.
Bestalde, egur zahartua erabiliko denez, errazago lotuko dira eraikina eta parkea, eraikina berdegunearen gainean pausatzen baita, izan ere.

Aurrekontua: 460.000 euro

Proiektuaren egilea: Juan Beldarrain Santos.

 

 

 

-------------------- - Bukatutako Obrak - ---------------------