Abarketatxo Ludoteka Gazte Informazioa Agenda Cultural Agenda 21 Udaletik
Azkoitia Bizirik >> Bukatutako Obrak >> Julio Urkijorako sarbidea Xabier Munibetik (liburutegi aurrean)

Julio Urkijorako sarbidea Xabier Munibetik (liburutegi aurrean)

Berriki, Azkoitiko Udalak tokiz aldatu du Julio Urkijo, Iraurgi eta Xabier Munibe kaleen bidegurutzean zegoen argindar elektrikoaren transformazio-zentroa .

Zentro hori betetzen duen lekuan oinezkoentzako sarbide arrapala edo rampa egn da kale biak komunikatzeko eta horien artean dagoen aldea berdintzeko. Horretaz gain, eskailera bana eraiki da arrapalaren alboetan. Lan horiek egiteko, aipatutako transformazio-zentroa bota egin da; baita Xabier Munibeko espaloi ertzean dagoen horma petrila ere.

Ur edangarri, saneamendu eta herriko argien sistemak berritu, eta telefonoen airetiko lineak kendu dira: horretarako, lurpeko kanalizazioa egin da.

Espaloiak hormigoizko baldosekin zolatu dira, orain arteko uharrizko hartxintxar zoruaren ordez, eta espaloien zabalera 2,60 metrora arte zabaldu da.

PROIEKTUAREN EGILEA: JESUS BRAGADO (UDAL APAREJADOREA)

--------------------- - Bukatutako Obrak - ---------------------