Abarketatxo Ludoteka Gazte Informazioa Agenda Cultural Agenda 21 Udaletik
Azkoitia Bizirik >> Bukatutako Obrak >>Azkoitiko Insausti jauregia birgaitzeko lanen bigarren fasea

Azkoitiko Insausti jauregia birgaitzeko lanen bigarren fasea

2001. urtean egin zen “Azkoitiko Insausti Jauregiaren Birgaitze lanetarako Proiektua” osatzen duten lanen lehenengo fasea. Eusko Jaurlaritzaren Kultura sailak bultzatu zituen lan horiek, J. Chavarri Sarasua arkitektuak idatzitako proiektuaren arabera.

Lehenengo fase horretan eraikina sendotzeko behar ziren lanak egin ziren. Aipatu berri den Birgaitze proiektuan lan horiek bi ataletan banatu ziren, I. mailako eta II. Mailako lanen artean. Alegia, eraikina sendotzeko egin beharreko jarduerak egitea, batetik -ur-iragazketak kendu eta estruktura sendotzea- eta eraikina erabiltzeko moduan jarriz, bestetik –eraikinaren itxura itxusitzen zuten eranskinak kenduz eta fatxadako elementuetan interbentzioak eginez.

Insausti Jauregiaren Birgaitze lanen Bigarren Fasearen exekuzio proiektuak Insausti jauregia bera eta haren ondoko lursaila birgaitu eta egokitzeko interbentzioen funtsezko edukia zehazten du, bai eta Euskal Herriko Adiskideen Elkarteak, Azkoitiko Udalak eta Eusko Jaurlaritzaren Kultura sailaren Kultur Ondarerako Zuzendaritzak elkarrekin aurkeztutako egitasmoaren edukia ere.

Insausti jauregiaren Birgaitze lanen bigarren fasearen Exekuzio Proiektuaren helburua, Zaharberritze Zientifikoaren irizpideak jarraituz egina, III. maila lortzera bideratutako lanak egitea da, eraikina “erabiltzeko moduan” jartzeko eta Proiektua garatzeko Baldintza Teknikoetan adierazitako interbentzio hauek egingo dira, funtsean:

- Barruko espazioak zaharberritzea, lurzoru, horma eta sabaien estaldurak barne direla, haietan dauden zati edo atal baliotsuak gordez eta eraikinaren izaera eta balioa beheratu edo itsusitzen zuten interbentzioen ondorioz sortutako atalak kenduz.

- Eraikina egokitzea arlo termiko eta akustikoan.

- Behar diren instalazio higieniko-sanitarioak jartzea.

- Elektrizitate / Telekomunikazio / Segurtasun instalazioak.

- Suteen aurkako Babes Instalazioetarako dotazioak.

- Arkitektura-oztopoak kendu eta irisgarritasun baldintzak sustatzea.

Barnealdea egokitzeko lan horiei guztiei I. Fasean presa handiegirik ez zutelako sartu ez ziren I. mailako eta II. mailako lanak ere gehitu behar zaizkie, halanola eskilara nagusia zaharberritzea, barruko hormetan kapilaritatearen ondorioz sortutako hezetasunak kentzea, terrazaren iragazgaizte, inpermeabilizazio berria, edota fatxadaren akabera-tratamendua, XVIII. mendearen erdialdera jauregiak izango zuen itxura historikoa berreskuratzeko, bai eta kanpoko lorategi-gunearen tratamendua ere. Lan horiek gerora leku horretan burutu nahi diren jarduera edo erabilerak garatzeko beharrezko liratekeen banaketa, estaldura eta instalazioei egin zaien barruko erabateko interbentzioa osatuko lukete.

-------------------- - Bukatutako Obrak - ---------------------