Lan hauek
bi atal dituzte: batetik, Harzubiko eta Azokako zubien arteko espaloia
zabaltzea eta, bestetik, ibaiaren bi aldeak lotuko dituen oinezkoentzako
pasabidea.
Espaloia zabaltzeko lanetan Harzubiko eta Azokako zubien artean dagoen
espaloia 1,50 metroko zabaleratik 2,20 metrora handitu da, 70 metro
inguruan. Horretarako, hegal edo boladizo txiki bat egin da ibaiaren
gainean. Gaur egun dagoen espaloia eraitsi aurretik, kanalizazio berria
egin da espaloipean.
Pasabide hori ibaiaren gainean dagoen Azoka plazako eraikinaren fatxadari
erantsita dago eta ibaiaren bi aldeen artean oinezkoentzako pasabidea
ere egin da.
Laister argiteri publikoaren sare berria jarriko da Harzubia eta Parrokiako
zubien artean; sare berri honek sortuko duen kontsumo elektrikoa jasateko
ahalmen handiagoa izango duelarik.
- Aurrekontua:124.758,48 €, BEZa barne
- Lanak egingo dituen enpresa: Construcción
Manuel Etxaide
- Proiektua eta lanen zuzendaritza: Ingeniería
SESTRA S.A.