20 lagunentzako
Zentro berriak zuzeneko bi sarbide ditu: bata, Egoitza handitzeko
eraikin berrira eta, bestea, lorategira. Kristal bikoitzeko azala
duten fatxadak izango ditu eta errektangulu moduko planta, argiak
egunean zehar duen norabidearen arabera tajutua. Zerbitzu eta kontrolerako
gune bat dago kokatua erdian, jarduerak burutzeko guneak atsedenekoetatik
banatzen dituena. Biak ere kanpoaldeko guneetara ikuspegi zuzena dute.
Sabai gainetik dagoen estalkia lorategi moduan egingo da.
Eraikina
solairu bakarrean banatuo da. Sarrerako atalaurrea, bulegoa, egongela-jangela-officea,
atsedenerako gela eta lan-terapiarako gela eta aldagelak izango ditu.
-
Eguneko Zentroaren eta Egoitza handitzearen aurrekontua:
2.090.084,304 €.
- Lanak egingo dituen etxea: Antzibar S.A.
- Arkitektua: Pedro Fernández, arkitektua
eta honen taldeko J. J. Zunda eta Bakarne Iturrioz.